domingo, 17 de enero de 2010

martes, 28 de abril de 2009

Eskerrikasko!


Hemen gaz, gure abenturako azken txanpan.
Ixa bukaeria ikuketan.
Bukaeria ikuketako goguakin eta errespetuakin.
Hainbeste imaginau douena.
Gure pentsamenduko rekuerdo on danak batuta einddako gezurretazko paradisutxua.
Noixien behin eurixa darixola (…) egoten dala akordetan be ahaleginketan gare,
Daukon gehixegizko edertasun horrei disdiria kentzeko (baina kostau halatabe).

Kontua da laister ikutuko douela amets honen bukaeria.
Goguakin eta errespetuakin.
Baina ez guk asmatutakua,
Gordina baizik.

Eta bai Lartaun, ilusino berdinakin eingo dou azkenengo spring hau be.

Oin Euskal Herritisak jota egotia politta izen da guretako.
Sentsazino gazi-gosua.

Bestaldetik penia emuten dusku amets honi bukaeria emutia.
Baina onarketan hasi biheko gare, ziklo hau izten.
Eta ezin itxi zuei eskerrak emun barik.
Bai, zuri be bai.

Etxekuei batez be. Gure gora-behera danak aguantetiarren. Momenturo hor egotiarren eta hainbeste gauzagaittik…

Urten aurretik eta biajien tarteka gurekin egon zarienoi.

Gure abenturak zuekin konpartirutia itxi dozuen danoi (eta sekretuak gordeten permitiru dozunoi be bai). Bai agur bat botateko balientiak izan zarienoi.

Eta baitta isil-isilixan atzetik jarraittu dozuenoi.

Beste esker bat, bidaian aterpia, janarixa, herraminttak, dutxia… eskeini duskuen danei,


Eta gu bidaian egon garen bittartian borrokan jarraittu dozuenoi.

Eskerrikasko,
Bukatzen dabil, bukatu da.

Heldu da amets hau izteko momentua.
Ate hau itxi, beste batzuk zabaltzeko…

Ate berrixak zabalketako…

jueves, 23 de abril de 2009

A la orden!

A la orden!

Republica Bolivariana de Venezuela.

Andietatik Karibera. Aldaketa latza. Danien, jentian izakeran, kliman, plaietan, preziuetan (hau garesti jak!),… ahorita, ahorita eta la prisa mata amiga!

Bertakuak kontsumista hutsak diela konturatu gare. Artisauak oso pozik daz, hemen ondo saltzen ei daue eta. Portzierto askok gu be artisauak garela uste daue, gremiokuek barne. Iguel ixe urte betien gainien erropa berdina darabilgulako izen leike… je! Egixa esan biaje danien artisau askokin juntau gare eta edarto moldatu gare gehixenekin. Euretariko asko be jira ta biraka dabitz eta.
A! Hemenguek bizkar hazurrien hazur bat gehixau daukien hori egixa dala konprobau dou. Bai gure begixekin ikusi dou zela mobiruten dauien ipurdi eta gerri aldiak. Hazur hori barik ezinezkua izengo zan. Gainera ez daukie diskoteka biherrik, kotxiek aparkau, maleterua zabaldu eta jesukriston bafliekin aire! Danak dantzan. Gozada bat.

Bueno eta lasai bukaketako etorri gitzen hona, paisaje dotorietan eta eguzkipeien. Ba horren faltaik eztou euki. Plaia ederrak eta itsas azpixa be politte. Hori bai, hondartza gehixenak bakarti eta salbaje samarrak tokau jakun arren, Saturraran itxurakoik be topau dou.


Bueno, bueno, bueno… eta hemen gure azken bisitie. Tio Jim. Desietan euen jira ta biran agerketako eta justo-justo ailegau da, azkeneko kapituluen ixa. Aupa tio! Igerten da Bergarakua dala, ikusi bestela zelako txulo egoten dan…

Salto del Angel ez dou ikusiko hemen baina guretako inportantiaua dan zerbaitt ikusi dou. Euskal Herrixa hainbeste maitte dauien errefuxiatuen bizitza. Euskal Herrittik hain urrin bizitzera derrigortuta dazenak euskaldunak. Eskertzekua esku zabalik , bihotz zabalik eta etxietako atiak zabalik emun duskuen maittasuna. Besarkada haundi bat danoi. Eskerrikasko.
Ba holaxe, seguruena azkena-azkena kapitulu hau ez da izengo baina… azkenetarikua bai.
Ene…
Gora bihotzak!

jueves, 16 de abril de 2009

Holan bai... bizi leike!

Chavezlandiatik patxo beruak danoi!

sábado, 11 de abril de 2009

Agur Peru!


Huarazen eurixa darixola
Cuzcoko bailaretatik urten eta hortxe fan gitzen iparraldera. Peru pasau eta Huarazeko inguruetara. Zoragarrixak ei die, 5000 eta 6000ko tontorren paradisua ei da, paraje ikusgarrixek ei dauko... baina guk ezin izen gauen horreina danana disfrutau. Eurixa darixola egon zan eta. Penia. Mendixa ein gure gauen eta goixeko 5.30etan jaikitten gitzen baina... bapez! eurixe! barriro be lotara. Hau dala eta, Alpamayo hurrengo gatozenien eitteko itxi dou. Euri eta hezetasuna gogaittuta berotara fatie erabaki gauen eta hortxe ba...


Autobusa hartu eta berriro Limara etorri gitzen. Bertan egun bat gindoiezela email interesante bat jaso gauen. Juanan zan eta hemen berai esker montau gauen plana:


Euripetik Peruko Benidormera
Lagunen lagunak diela eta ez diela... Biaje danien egixa esan eskerketakua izen da jentian harreria eta oinguen be, hortxe... lagunen-lagunak!. Barriro be Euskal Madrileñuakin ein dou topo eta harek lagun euken, Pablo. Hogei lagunen artien plaian etxe bat eukien eta haraxe gonbidatu ginttuen. Joe, horixe zan guk biher gauena; plaian eguntxo batzuk eta peruanuekin bazan hoba. Holaxe ba kuadrilia fan gitzen. Ona! Hori bai hemen Perun beste alderdi bat ezautu gauen. Guk geuken Peruanuen imagina hankaz gora bota duskuna. Peruko Benidorremen egon gare, Punta Hermoson. Hantxe musika modernua entzuten Peruano gaztiak, moderno jantzitte, bizi maila altuakin... Jakin badakigun arren, hau ez dala Peruko errealidade orokorra baina hau be ezauketia tokau jaku. Plaiako lehenengo lerruen dazen etxetxuak, jentez betetako plaiak,... hermoso, hermoso... ez zan baina guretako astebukaera politte!

Agur Mirari...
Hementxe ba agurtu gare Mirarina.... oooo....
Bera Euskal Herriruntz...
eta gu Venezuelaruntz....

Bidaiako azken txanpan sartuta gaz. Bidaia bukaketako Karibe aldera fango gare. Hango txokuak ezautu, eguzkixa hartu eta... inddarrak hartzera!

domingo, 5 de abril de 2009

Inperixo ezberdinen usaina


Qusq'o, munduaren silborra
Ekuadorren sortu zan Inka inperixoko zentru izen zan Cuzco edo Qusq'o. Lehenengo Inka erregian egin biher batr munduan silborra topetia izen zan eta hantxe topau zauen (XII.mendien).






Quechueraz Qusq'ok horixe esan gure dau; munduaren silborra. Inka inperixoko zentru bihurtu aurretik jentian bizileku bazan ingurua. Esaten da bizirik dauen ameriketako herririk zaharrena dala. Zibilizazino ezberdinek hartu dauiela bizileku moduen. Badaditzue inken ostien españolak etorri ziela eta honein arrastua be agerixa da. Nahasketa ezberdin honeik, etxe kolonialak, kale aldapatsuek, inken arekek, egurrezko balkoiek, bertako andratxuek, jentiak, adokinek, usainek... Cuzco hiri goxo bilakatu daue. Gu behintzet oso gustora egon gitzen. Eskuzabalik eta goxo jaso ginttuen Qusq'ok eta eskertu gauen.










Aran sakratua


Urubanba errekian ibilbidian zihar herri inka mordo bat daz. Hau dala eta, errekiai jarraika ibili gitzen. Ederra izen da leku honeik ezautu, begixak itxi eta urte batzuk atzera eittia. Zela biziko zien biziko zien imaginetia...

Hiri galdua, Machupichu
Zaila hitzez espliketia.
Hainbestetan entzun eta papel, telebistan ikusittakua.
Egixa esan, espektatiba altuak geunken.
baina pufa! ederra!
Magikua izen da.
Espektatibak toperaino betata.





Bidai lagunak
Juanan
Euskal Madrileñua! ene... jatorriz Madrileñua baina Bilbon bizi eta euskalduntuta dau konpleto. Argentina iparraldian, La Pazen eta hemen barriro be, Liman. Ushuaiatik hasi eta Limaraino bizikletan doia, hori sasoia!
Helena
Catalá. Honeikin be Bolivian elkartu gitzen eta hemen barriro be. Machupichura lauko espedizinuan fan gitzen. Visca Catalanya!









Paraje eta lagun honeik atzien itxi eta Peru iparralderuntz igo gare, Huaraz aldera, mendi aldera!

Zueik be oporretan ibiliko zare, ez? Ba, aurreratxuau eukikou batabestion berri!

Ondo SEGI!